22 MAR. 2021 - 08:50h Makarroiak aguakaterekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 300 g aguakate, 16 oliba beltz, Parmesano gazta birrindua, olioa, gatza, albahaka, limoi erdia. Zailtasuna 1 1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Aldi berean honako hauek prestatu:1. Aguakatea limoi zuku, gatz eta 60 ml urarekin nahasi.2. Olibak zerrendatan moztu.3. Albahaka 100 ml oliorekin irabiagailuarekin nahasi.4. Makarroiak aguakate kremarekin nahastu.Plateretan makarroiak eta olibak jarri eta gainetik albahaka olioa eta gazta bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 2 aguakate, 5 antxoa oliotan, tomate bat, albahaka, sesamo haziak, gatza, olioa. Zailtasuna 11. Makarroiak egosi eta xukatu.2. Aguakateak eta tomatea zuritu eta dadotan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.3. Makarroiak gehitu eta arin erregosi.Plateretan makarroiak jarri eta gainetik haziak eta txikitutako albahaka eta antxoak bota.