23 MAR. 2021 - 17:49h Singapur, «etorkizuneko herrialdea» Munduko herrialderik gazteenetako eta txikienetako bat izanik, harritzeko eta maila guztietan gozarazteko gaitasuna du Singapurrek. Garbia, txukuna, multikulturala, abangoardista eta ekonomikoki aberatsa... Horrelakoa da «Etorkizuneko herrialdea». Munduko herrialderik gazteenetako eta txikienetako bat izanik, harritzeko eta maila guztietan gozarazteko gaitasuna du Singapurrek. Xabier Amoros Oskoz Singapurko Errepublika Asiako hiri-estatua da, «Etorkizuneko herrialdea» bezala bataiatutakoa. Iparraldean Malaysia du, eta, hegoaldean, Indonesia, eta Singapur itsasarteak banatzen du bi herrialde horietatik. Uharte txiki ugariz osatua, bere 697 kilometro karratuekin, Asiako hego-ekialdeko herrialderik txikiena da. Hori bai, ez da ahaztu behar herrialdearen lurraldea etengabe ari dela hazten. Nola? Itsasoari irabazitako guneekin. Munduko herrialderik gazteenetako eta txikienetako bat izanik, harritzeko eta maila guztietan gozarazteko gaitasuna du Singapurrek. Izan ere, zifrak berez mintzo dira eta benetan adierazgarriak dira. Singapurrek Erresuma Batuarekiko independentzia 1963an aldarrikatu zuen, Malaysiako parte gisa; bi urte geroago, baina, behin betiko banandu zen Malaysiatik eta estatu subirano gisa jaiitsi da, Hong Kong, Taiwan eta Hego Korearekin batera. Nazioarteko merkataritza gune neuralgika Era berean, nazioarteko merkataritza gune neuralgiko gisa nabarmendu da, munduko hirugarren finantza gune handiena eta jarduera handieneko bigarren nazioarteko portua dituelarik. «Per capita» errenta handiena duen munduko hirugarren herrialdetzat jotzen da, eta estatistika guztietan nabarmentzen da hezkuntzan, osasunean, segurtasunean eta lehiakortasun ekonomikoan. Populazioa multikulturala da, txinatarrak, malaysiarrak, indiarrak eta eurasiarrak direlarik populazio aipagarrienak. Hizkuntza ofizialak lau dira: ingelesa, txinera, malaysiera eta tamila. Beraz, deskribatutako osagaiekin, argi dago ez garela aspertuko Asiako «tigre» liluragarria bisitatzen dugunean. Duela gutxi, Asiako herrialde honen bokazio aitzindaria argi eta garbi erakusten duen albiste baten berri eman zuen prentsak: «Laborategian egindako haragia saltzea baimendu duen lehen herrialdea bihurtu da Singapur». Jakina, ez gara albiste hutsal bati buruz ari, gertaera historiko batera hurbiltzen gaituen berri batez baizik, elikadura-paradigma berri batera, non animaliak hiltzea ez den beharrezkoa izango elikatzeko, giza kontsumorako haragia laborategiko prozesuen bidez lortuko baita. Bada, Singapur «laborategiko haragiaren» kontsumoa sustatzen aitzindari da... Hori bai, albistearen atzean, argitu beharreko zerbait bada. Izan ere, 5,7 milioi biztanleko uharte-estatu-nazioak kontsumitzen dituen elikagaien %10 inguru baino ez ditu ekoizten, eta, ezinbestean, gainerakoa inportatu beharra du, horrek sortzen duen mendekotasunarekin. Datu horri gehitu behar zaio, halaber, goi-teknologiako nekazaritzan inbertitzearen aldeko apustu garbia egin duela Singapurrek. Are, herrialdeak bat egiten du munduan gero eta hedatuago dagoen korronte ekologikoarekin. Korronte ekologiko horrek animalia haragiaren kontsumo mugatuaren alde egiten du, baso soiltzearen eta, ondorioz, klima aldaketaren galga eraginkor gisa. «Laborategiko haragiaren» auzia ez da, inolaz ere, Singapurrek bere politika berritzaileekin mundua harritzen duen lehen aldia. Adibide batzuk aski dira herrialdea beste hainbat alderditan ere azkenengo hamarkadetan mundu mailan abangoardian izan dela frogatzeko: oso herrialde garestia izanik, biztanleen %80 babes ofizialeko etxebizitzetan bizi dira; ez dugu zaborrik aurkituko kaleetan (zigorrak oso handiak dira); bertako nazioarteko aireportua munduko onenetakotzat jotzen da; itsasoari irabazitako lurretan berdegune liluragarria sortu du (Gardens by the Bay),54 hektareakoa, non naturak eta teknologiak espazio bakar ikusgarria sortzen duten... Herrialde multikulturala Hiri-estatura iritsi bezain laster, lehen sentsazioa da hiri handi oso moderno batera heldu garela, irisgarritasunean eta segurtasunean oinarritutako hiri-eredua duena, eta berdegune handiak eta auzo historiko eta herrikoiak uztartzen dituen arkitektura futurista. Singapur, beraz, leku garbia, txukuna, multikulturala, abangoardista eta ekonomikoki aberatsa da. Hiri miresgarri honetako auzoetan murgiltzean, Asiako herrialde batetik beste batera salto egiten dugun sentsazioa jasoko dugu. Mundu ezberdin asko ditu eskaintzeko Singapurrek, baina, aipagarrienetan arreta jartzearren, horietako hiru baino ez ditugu aipatuko gaurkoan: China Town, Little India eta auzo musulmana. Gezurra dirudi hiri-eremu txiki samar batean burbuila kultural hain desberdinak aurkitzeko aukera izatea. China Town da giro handieneko hiriko auzoetako bat, zalantzarik gabe. Bertako kaleetako erritmoa zorabiatzekoa da eta nonahi aurkituko ditugu antzinako etxe kolonialak, tenpluak, janari azokak, txinatar jatetxe tradizionalak... Hiriko ikur gastronomikoetako bat Hong Kong Soya Sauce Chicken Rice & Noodle jatetxea da, baita Michelin izarra duen munduko jatetxerik merkeena ere. Oilaskoa arrozarekin eta «noodle»-ak, jatetxe ezin ospetsuagoan baina poltsiko guztien eskura. Little India ere leku zoragarria da. Izenak dioen bezala, indiar komunitate zabalaren auzoa da. Bertako kale koloretsuetan paseatzea, auzoko tenplu indiar liluragarriak bisitatzea, merkataritza gune eta dendetan murgiltzea, zuzen-zuzenean Indiara eramango gaituen esperientzia ahaztezina da. Eta nola ez, Kampong Glam auzo arabiarra Asia poliedrikoan murgiltze multikulturala errematatzeko kontrapuntu ezin hobea da. Sultanaren Meskita bisitatzeak bidaiaria liluratuko du. Bidez batez, kultura musulmanera hurbiltzeko aukera ere izango du. XIX. mendearen hasieran hiriaren alde honetan kokatu ziren etorkinen jatorri komertzialaren erakusgarri ezin hobea ere bada auzoa. Hiriko skyline ikusgarria Bisita amaitzeko, hiri-estatuko ikono nagusiak ezagutuko ditugu. Horrenbestez, Singapurreko egonaldian ezagutu beharrekoak iruditzen zaizkigun hiriko eremuak aipatuko ditugu jarraian. Marina Bay itsas pasealekua da horietako bat, hiriaren ikurra den Merlionarekin –erdi arraina erdi lehoia da–. Fatxada panoramiko horretara gauez hurbiltzen bagara, hiriko skyline ikusgarrian proiektatzen diren argien ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Garden by the Bay gunera joatea ere guztiz gomendagarria da. Espazio berde handia da, gauez liluragarriak diren zuhaitz artifizial ospetsuak dituena. Egitura handiok lorategi bertikalak dituzte, euren zelula fotovoltaikoei esker jasangarriak direnak. Lorategi zabal horien barruan, berotegi bana duten bi kokagune nabarmen ere bisita ditzakegu: Flower Dome eta Cloud Forest. Zinez ikusgarriak dira. Eta hirigunetik irten nahi badugu, Sentosa uharteko hondartzetara joatea da aukera onena («bakea eta lasaitasuna» esan nahi du malaysiarrez). malaysiarrez). Singapur artxipelagoko gune turistiko nagusia da, klima tropikalaz gozatzeko aukera eskaintzen diguna etengabe. Singapurreko bisitaldia amaitzeko, Asiako kokagunean izan dezakegun ikuspegi harrigarrienetako bat bisitatzea proposatuko dugu. ko tokirik egokiena da. Bertara sartzeko sarrera ordaindu beharko dugu, baina 360 graduko bista ikusgarriak aurkituko ditugu, non eta hoteleko punturik gorenean zintzilikatutako terraza erraldoian. Ziur ez dugula erraz ahaztuko bertatik ikusiko dugun paisaia.