GAIAK

Berdelak saltsa berdean

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 berdel, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 2 orburu, 100 g ilar, ardo zuria, salda, olioa, gatza, irina, perrexila.

Zailtasuna                        2               

1. Orburuak garbitu eta 15 minutuz egosi. Lau zatitan moztu.
2. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota eta irineztatu. Zartagin batean olioa berotu eta arraina frijitu, egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin.
3. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Tipulina eginda dagoenean, koilarakada bat irin bota eta eragin.
5. Ardo zuria eta bi baso salda bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako perrexila bota.
6. Arraina, orburuak eta ilarrak saltsan sartu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 berdel, 2 arrautza, 100 g ilar, 3 baratxuri ale, 2 koilarakada tomate saltsa, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                            2

1. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta luzeran moztu.
2. Berdelak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
3. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan. Koilarakada bat irin bota eta eragin.
4. Bi baso salda bota eta eragin. Txikitutako perrexila eta tomate saltsa bota.
5. Arraina, arrautza eta ilarrak saltsan sartu eta 4 minutuz egosi.