GAIAK

Muskuiluz beteriko barrengorriak

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
24 barrengorri handi, 600 g muskuilu, azenario bat, porru erdia, 2 koilarakada tomate saltsa, olioa, gatza, ardo zuria.

Zailtasuna                        2               

1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu.
2. Garbitu muskuiluak, eltze batean jarri, estali eta egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu eta haragia txikitu.
3. Eltze batean txikitutako porrua, barrengorrien hankak eta azenarioa olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Muskuiluak, barazkiak eta tomatea nahastu.
5. Azpil bat olioz igurtzi eta barrengorriak jarri. Ardo zuri pixka bat bota eta labe beroan sartu, 190ºC-an, 15 minutuz.
6. Barrengorriak betegarriarekin bete eta berriro labe beroan sartu, 180ºC-an, 5 minutuz.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
24 barrengorri handi, 600 g muskuilu, tipula erdia, piper berde erdia, tomate bat, muskuiluen salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Barrengorriak eta muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi eta muskuiluekin nahastu.
3. Barrengorriak labean sartu, 190ºC-an, 15 minutuz.
4. Barrengorriak bete, azpil batean jarri eta salda pixka bat bota. Labean sartu beste 5 minutuz.