07 AVR. 2021 - 07:40h Berdelez betetako txipiroiak plantxan (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat24 txipiroi, olioa, gatza. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, arrautza bat, kilo bat berdel, olioa, gatza. Krema: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde laurdena, patata bat, gatza. Zailtasuna 31. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu. 2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. 3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak txikitu.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan. 2. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Hezurrak eta azala kendu eta txikitu. 3. Barazkiekin batera txipiroien buruak eta berdela jarri eta arin erregosi.4. Arrautza 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu. Arrainarekin nahastu.Krema:1. Berdeleen hezurrekin 300 ml salda egin. 2. Eltze batean zatitutako tipula, baratxuria eta piperra olio pixka batekin erregosi. 3. Zatitutako patata gehitu eta saldarekin busti. 15 minutuz egosi.4. Irabiagailuarekin nahasi. Bukatzeko:1. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta zotz batekin itxi.2. Plantxa bat berotu eta olio pixka batekin igurtzi.3. Txipiroiak gatzatu, bertan jarri eta bi aldeetatik erre.Plateretan txipiroiak jarri, eta ondoan krema.