GAIAK

Izokinez beteriko ziazerba krepeak

(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200 ml esne, 150 g ziazerba, 100 g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin.  Betegarria: 300 g kuia, 150 g Philadelphia gazta, 8 xerra izokin  ketu, perrexila, gatza. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, albahaka, gatza.  

Zailtasuna                            3

Orea:
1. Ziazerbak egosi, xukatu eta txikitu.
2. Esnea epeldu eta gurina urtu.
3. Irina eta arrautza nahasi. Gurina, ziazerbak eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
4. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
5. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
6. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Zuritu kuia eta zatitu. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 10-15 minutuz gutxi gorabehera, kuia biguna egon arte.
2. Kuia irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
3. Perrexila txikitu eta gaztarekin nahastu.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.
3. Txikitutako albahaka gehitu eta nahastu.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian hurrenez hurren kuia purea, gazta eta izokin xerra jarri eta tolestu.
2. Plateretan bina krepe jarri, eta ondoan saltsa.