23 AVR. 2021 - 11:52h Sueder | Drama Barik Sueder - Musika Pilula Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio. Ane Garcia Zortzi urteko ibilbidean ateratzen duen bigarren lana du hau Sueder taldeak, 'Drama Barik'. 2015ean atera zuten 'Bazan ordue' gernikarrek, hainbat kolaborazio esanguratsurekin: besteak beste, Doctor Deseoko Francis Diez edo Gatibuko Haimar Arejita gitarjolea. Pare bat urteko oparoaldiari hiru urteko geldialdiak jarraitu zion, harik eta 2019an bigarren disko bat egiteko batu ziren arte. Laukotea hirukote bihurtu zen, eta beraz, Xabi Larrainzar, Unai Aldekozea eta Ander Uribarriren artean ondu dute lan hau. Ez dakigu Gernikaldeko haizeak zerbait berezirik duen, bertatik ateratzen diren taldeetako askok alaitasun eta positibotasuna transmititzen baitigute rock doinuen bidez. Suederrek ongi aukeratu du diskoaren izena zentzu horretan, drama barik entzuteko musika delako haiena.