29 JUIN 2021 - 16:47h Gramofonoa | Libertinajea Gramofonoa-Libertinajea Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio. Estitxu Pinatxo Duela ehun urte bizitakoarenantzeko patroi baten errepikapena iragarri du Nicholas Christakis Yaleko Unibertsitateko irakasle eta epidemiologoak. Espainiako gripearen arintzeak eta I. Mundu Gerraren amaierak, XX. mendeko loraldi ekonomiko, artistiko eta teknologiko handieneko etapa bati bide eman bazioten, Christakisek erran du, osasun-krisiak ezarritako murrizketak desagertzeak,eztanda sozial eta sexual bat ekarriko duela. '20. hamarkada ero' berria bueltan dugula, alegia. Hauetxek bere hitzak: «Pandemian ikusten ari garen joera guztiak inbertitu eginen dira. Libertinaje sexuala, xahutze ekonomikoa eta fede erlijiosoaren atzerakada. Errepresioaren ondotik, leherketa etorriko da. Fase euforiko bat, murrizketarik eta mugarik gabea». Aste honetako Gramofnoa saioan, Nicholas Christakisek aipatzen duen libertinaje sexual horretaz ariko gara. Gu oraindik ez gara horrelako planak egiten hasi. Baina, kantu zerrenda ederra polita prestatu dugu aitzakia honekin.