12 AOûT 2021 - 18:38h Sardina oliotan empanada (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzatOrea: 400 g arto irin, 150 g gari irin, arrautza txiki bat, 4 koilarakada olio, 40 g legami, 150-200 ml ur, koilarakadatxo bat piper gozo, gatza. Betegarria: 3 lata sardina oliotan, 2 tipula, 3 piper berde, piper gorri bat, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Legamia ur epeletan urtu.2. Irinak mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.3. Erdian ura, gatz pixka bat, arrautza, piper gozoa eta olioa jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.4. Tapatu eta leku epel batean ordu betez beratzen uzti.Betegarria:1. Piper gorria garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, gorritu arte. Atera eta tapatu. Zuritu eta tiratan moztu.2. Eltze batean zerrendatan moztutako tipulak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 3. Tipula eginda dagoenean, zerrendatan moztutako piper berdeak eta gorria gehitu eta erregosi.4. Sardinak latatik atera eta xukatu.Bukatzeko:1. Azpil bati irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete. Gainean barazkiak eta sardinak jarri.2. Geratzen den orea zabaldu eta gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.