16 AOûT 2021 - 20:23h Garbantzu eta gula entsaladak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g garbantzu, 125 g gula, tomate bat, aguakate bat, azenario bat, tipulina laurdena. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada. ozpin, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.2. Aguakatea luzeran ebaki eta hezurra kendu. Mamia atera eta dadotan moztu. Limoi zuku pixka bat bota eta nahastu.3. Tomatea garbitu eta zati txikitan moztu. 4. Tipulina txikitu eta azenarioa birrindu.5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu.6. Irabiatutako saltsa bota eta nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g garbantzu, 125 g gula, 100 g gazta Feta, 10 tomate cherry. Saltsa: tipulina, piper berde eta piper gorri laurdena, 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 21. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Tomateak garbitu eta zatitu. 3. Gazta dado txikitan moztu.4. Saltsaren barazkiak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu.6. Irabiatutako saltsa bota eta nahastu.