20 SEPT. 2021 - 07:25h Arin erregositako txahalkia (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g txahalki xerra, baratxuri ale bat, tipula bat, porru erdia, piper berde bat, piper gorri erdia, koilarakada bat sesamo hazi, soja saltsa, arroz ozpina, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Haragia tiratan moztu. Txikitutako baratxuri eta soja saltsarekin nahastu eta 30 minutuz beratzen utzi. 2. Zartagin handi batean edo wok batean haragia olio zurrusta batekin arin erregosi eta atera.3. Zartagin bertan tiratan moztutako tipula, porrua eta piperrak gehitu eta arin erregosi. 4. Haragia, ozpin pixka bat eta 3 koilarakada soja saltsa gehitu eta arin erregosi.5. Sesamoa bota eta nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g txahalki xerra, tipulina bat, 150 g kuiatxo, azenario bat, 2 baratxuri ale, 200 g soja kimu. Saltsa: 2 koilarakada soja saltsa, 2 koilarakada ostra saltsa, koilarakada bat ardo zuri, koilarakada bat arto irin, koilarakada erdi azukre, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Haragia tiratan moztu. Saltsaren osagaiak nahastu eta laurden bat haragiarekin nahastu. 30 minutuz beratzen utzi. 2. Zartagin handi batean edo wok batean tiratan moztutako barazkiak arin erregosi.3. Haragia gehitu eta minutu batez arin erregosi. 4. Saltsa eta kimuak gehitu eta 3 minutuz arin erregosi.