24 SEPT. 2021 - 12:45h Sagardotegiko kopa Postre eder hau Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu du Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkarte ikusgarrian. NAIZ Osagaiak:- 400ml sagardo - 8g. gelatina edo 4 orri - 400ml esnegai - Gazta zatiak - Irasagarra - IntxaurrakEgiteko era:Gelatina hidratatu. Sagardoa berotu, gelatina gehitu eta berotu. Kopetan jarri lehendabiziko kapa gisa. Gorde. Esnegaina infusionatu gazta zatiekin eta hoztu. Montatu eta kopan jarri bigarren kapa gisa. Irasagarra pixka bat landu, ur pixka bat gehituz krema testura izan arte eta kapa berri bat egin. Intxaurrekin dekoratu.