GAIAK

Sopakana

Postre nafar goxo hau Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu du Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkarte ikusgarrian hain zuzen.


Osagaiak:

- Barra bat ogi zahar
- Litro bat esne
- 200g. manteka
- Limoi azala/kanela
- 80g. azukre
- Kanela xehatua

Egiteko era:

Infusionatu esnea kanela, azukrea eta kanela osoarekin.

Ogia frijitu mantekan buelta eta buelta eta sartu esnetan, manteka urtua ere bai.

Ontzietan jarri eta kanela xehatua gainetik.