04 OCT. 2021 - 08:55h Kanutiloak Kanutilo hauek Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu ditu Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkartean. NAIZ Osagaiak:- 350g irin- 125ml esne- 70g mantekila urtua- Anisa- 2 koilarakada azukre- Gatz pixka batKremarentzat: - 500ml esne- Kanela/laranja/limoia- 50g. azukre- 40g. irin- 6 arrautzaEgiteko era:Krema egin: esnea infusionatu, azukrea eta irina nahasi arrautzekin, bi gauzak nahasi eta sutan jarri etengabe nahastuz behar duen testura hartu arte; ondoren sutatik atera eta filmatuta gorde. Irinarekin sumendi bat egin eta barrenean gainontzeko osagaiak jarri; poliki-poliki nahasi bola bat egin arte eta pausatzen utzi. Orea luzatu tira fin batzuk eginez moldeak forratzeko adina. Frijitu olio berotan; soberan dagoen olioa kendu paperean eta desmoldatu. Krema epelarekin bete eta azukre xehatua edo txokolate beroarekin lagunduta zerbitzatu.