05 OCT. 2021 - 07:55h Arkumea barazki saltsan patatekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g arkume, tipula bat, 2 piper berde, piper gorri bat, 2 baratxuri ale, 2 patata, ardo zuria, olioa, gatza, ezkai. Zailtasuna 21. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.3. Zatitutako arkumea sartu eta arin erregosi. Zurrusta bat ardo eta ezkai pixka bat bota, urarekin estali eta 40 minutuz egosten utzi. 4. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Arkumeari gehitu eta beste 20 minutuz egosi, arkumea bigundu arte. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g arkume, 2 tipula, 2 baratxuri ale, azenario bat, 2 patata, ardo zuria, ura, olioa, gatza, ezkaia. Zailtasuna 21. Arkumeari hezurra kendu eta zatitu, gatza bota eta irineztatu. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta haragia gorritu. Egin su bizian, barnealdea mamitsu gera dadin. Atera.2. Eltze batean txikitutako barazkiak erregosi, su eztitan.3. Arkumea sartu eta zurrusta bat ardo eta ezkai pixka bat bota. 10 minutuz egosi.4. Urarekin estali. Eltzea estali eta ordu erdiz egosten utzi.5. Zatitutako patatak gehitu eta beste 20 minutuz egosi, arkumea bigundu arte. Gatza bota.