06 OCT. 2021 - 10:05h Amatxiren pastela Postre eder hau Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu du Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkartean. NAIZ Osagaiak:- 500ml. esne- Kanela- Limoi azala- 70g. azukre- 40g. irin- 4 arrautza- Gaileta pakete bat- 200 ml. esnegain- 200g. kobertura beltzaEgiteko era:Pastel-krema egiteko: esnea infusionatu limoia eta kanelarekin; azukrea eta irina nahasi arrautzekin; esnea iragazi aurreko nahasketaren gainean; sutan jarri etengabe nahasteari utzi gabe. Ganache-a egiteko: berotu esnegaina eta koberturaren gainean bota; nahasi dena urtu arte eta gorde. Muntatzeko: moldea plastifikatu; krema geruza batekin hasi eta gaileta geruzarekin txandakatu dena akitu arte; utzi hozkailuan gorputza hartzen 8 ordu; desmoldatu eta ganache-a gainetik bota.