26 OCT. 2021 - 07:00h Tipulaz betetako sardinak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao FRIJITUTAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo sardina, 2 tipula, ogi birrindua, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Zerrenda finetan moztutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan. 2. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.3. Hurrenez hurren sardina bat, tipula eta beste sardina bat jarri.4. Ogi birrindutik pasatu.5. Zartagin batean olio ugari berotu eta sardinak frijitu. Paper baten gainera atera.LABEANOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo sardina, 2 piper berde, tipula bat, baratxuri ale bat, ardo zuria, gatza. Zailtasuna 2 1. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.2. Zartagin batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi. 3. Txikitutako piperrak eta baratxuria gehitu eta erregosi.4. Hurrenez hurren sardina bat, barazkiak eta beste sardina bat jarri.5. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean sardinak jarri.6. Labe beroan sartu, 210ºC-an, 5 minutuz edo. Bi errezetak saltsa honekin lagundu:1. Eltze batean 150 g gurin berotu su eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.2. Ontzi epel batean 2 arrautza gorringo irabiatu, igo arte. 3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Gatza bota.