02 FéV. 2022 - 06:15h Kuiatxo milorriak arrozarekin eta gularekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 kuiatxo. Betegarria: tipulina bat, baratxuri ale bat, 200 g arroz, 200 g ganba, 200 g gula, 800 ml salda, olioa, gatza. Saltsa: tipulina laurdena, 2 baratxuri ale, koilarakada bat irin, 600 ml salda, perrexila, olioa, gatza.Zailtasuna 3Kuiatxoak prestatzeko:1. Kuiatxoak garbitu eta mutxikina kendu. Erditik zatitu eta luzeran xerra finetan moztu. 2. Zartagin batean xerrak olio pixka batekin erre. Paper baten gainera atera.Betegarria:1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 2. Arroza gehitu eta eragin . 3. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.4. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Zuritutako ganbak sartu eta beste 8 minutuz egosi. 5. Gulak baratxuri eta olio pixka batekin arin erregosi.Saltsa:1. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Tipulina eginda dagoenean, irina bota eta eragin.3. Salda eta txikitutako perrexila gehitu, etengabe irabiatu eta 2 minutuz egosi.Bukatzeko:1. Labean sartzeko azpil batean hurrenez hurren kuiatxo xerrak, arroza, gulak, kuiatxoa, arroza, gulak eta kuiatxoa jarri. 2. Saltsarekin estali eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.