GAIAK

Txerri saiheski erreta patatekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kilo txerri saiheskia, 250 g ezti, 200 ml ur, 10 intxaur, 400 g patata, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Azpil batean xerratan moztutako patatak jarri. Gainetik gatza eta olio pixka bat bota.
2. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 30 minutuz edo.
3. Eztia, txikitutako intxaurrak eta ura nahasi.
4. Saiheskiei gatza bota, eztien nahasketarekin igurtzi eta pataten gainean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre. Noizean behin bere saldarekin busti.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kilo txerri saiheskia, 400 g patata, 4 baratxuri ale, azenario bat, tipula bat, perrexila, 150 ml ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Azenarioa, tipula, gatza eta bi baratxuri irabiagailuarekin nahasi. Saiheskari bota, igurtzi eta 5 orduz beratzen utzi.
2. Azpil batean dadotan moztutako patatak jarri. Gatza eta txikitutako bi baratxuri eta perrexilarekin nahastu.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 30 minutuz edo.
4. Saiheskia pataten gainean jarri eta ardoarekin eta ur pixka batekin busti. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre. Noizean behin bere saldarekin busti.