19 FéV. 2022 - 07:10h Itsaskiz beteriko lupia GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat4 lupia, 12 xerra fina hirugihar, olioa, gatza. Betegarria: tipulina bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, 150 g txirla, 150 g ganba, 200 g muskuilu, 2 zamburiña, olioa, gatza. Saltsa: porru bat, koilarakada bat arto irin, gatza.Zailtasuna 3 Betegarria:1. Txikitutako tipulina, baratxuria eta piperra olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 2. Garbitu ondo muskuiluak. Eltze batean muskuiluak, txirlak eta 100 ml ur jarri. Egosi, muskuiluak eta txirlak ireki arte. Oskolak kendu eta salda xukatu.3. Ganbak zuritu eta txikitu.4. Zamburiñei oskola kendu eta txikitu.5. Barazkiak eginda daudenean, ganbak eta zamburiñak gehitu eta arin erregosi.6. Txikitutako muskuiluak eta txirlak gehitu eta nahastu. Saltsa:1. Lupiak garbitu eta xerrak atera. 2. Lupien hezurrak eta buruak eta porrua urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Xukatu. 3. Eltze batean muskuiluen eta aurreko salda egosi, erdia geratu arte.4. Arto irina salda pixka batekin urtu, saltsari gehitu eta etengabe irabiatu. Minutu batez egosi eta behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Hurrenez hurren lupia xerra, betegarria eta lupia xerra jarri. Hirugiharrarekin bildu.2. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 15-20 minutuz gutxi gorabehera. Saltsarekin lagundu.