15 MAR. 2022 - 06:15h Txerri solomotxo txitxiburduntziak laranjarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat900 g txerri solomotxo, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: 2 zukuzko laranja, limoi erdia, 2 koilarakada soja saltsa, koilarakadatxo bat azukre. Zailtasuna 2 1. Solomotxoa 32 zatitan moztu eta gatza eta piperbeltz beltza bota.2. Laranja eta limoiari zukua atera eta azukre eta sojarekin nahastu. Solomotxoa bertan sartu, nahastu eta 2 orduz beratzen utzi. Atera eta saltsa gorde.3. Txitxiburduntzi bakoitzean 4 zati solomotxo jarri. 4. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 15 minutuz. Noizean behin marinada pixka batekin igurtzi.Ziazerba entsaladarekin lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g txerri solomotxo, olioa. Saltsa: 2 zukuzko laranja, tipula bat, azenario bat, koilarakada bat ezti, 50 ml ardo zuri, gatza. Zailtasuna 2 1. Solomotxoa 32 dadotan moztu. 2. Tipula eta azenarioa zerrenda-tan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi. Saltsaren beste osagaiekin nahastu.3. Solomotxoa bertan sartu, nahastu eta 2 orduz beratzen utzi. Atera eta saltsa gorde.4. Txitxiburduntzi bakoitzean 4 zati solomotxo jarri.5. Saltsa egosi, loditu arte, eta iragazi.6. Plantxa batean txitxiburduntziak erre, bi aldeetatik. Patatekin lagundu.