08 AVR. 2022 - 06:35h Txahal masaila, kuia eta patata milorria GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 5 lagunentzat2-3 patata, olioa, gatza. Txahal masaila: 600 g txahal masaila, tipula bat, azenario bat, porru bat, ardo beltza, olioa, gatza. Kuia purea: 2 patata ertain, 150 g kuia, koilarakadatxo bat gurin, gatza. Zailtasuna 31. Masaila garbitu eta osorik utzi. Barazkiak garbitu eta zatitu. 2. Zartagin batean masaila frijitu.3. Presio eltze batean txikitutako barazkiak olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.4. Masaila eta ardoa gehitu eta eragin. 5 minutuz egosten utzi.5. Baso bat urarekin estali, eltzea tapatu eta 50 minutuz egosten utzi, masaila bigundu arte.6. Masaila txikitu eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi. 7. Saltsaren heren bat buztanarekin nahastu.Patata:1. Zuritu patatak eta xerra finetan moztu.2. Zartagin zabal batean olioa bota. Gainean patatak jarri eta zartagina estali. Egosi, su ertainetan, patatak bigundu arte.Purea:1. Patatak eta kuia zuritu eta zatitu. Eltze batean ur eta gatzarekin jarri eta 20 minutuz egosi.2. Xukatu, gurina gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.Bukatzeko:1. Molde bat forratu eta hurrenez hurren patata xerrak, masailaren erdia, purea, masailaren erdia eta patata xerrak jarri. Hozten utzi.2. Moldetik atera eta xerratan moztu. Labean berotu.Plateretan 2 xerra jarri eta saltsa bota.