05 MAI 2022 - 06:35h Arroz eta barazki hanburgesak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat175 g arroz integral, 200 g erremolatxa fresko, 100 g olo maluta, tipula bat, 2 baratxuri ale, olioa, gatza, kuminoa. Zailtasuna 2 1. Arroza garbitu. Presio-eltze batean arroza, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.2. Erremolatxa zuritu eta birrindu.3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.4. Ontzi batean arroza, erremolatxa, barazkiak, gatza eta kuminoa nahastu. 12 hanburgesa egin eta irin integraletik pasatu.5. Zartagin batean edo plantxa batean olio pixka bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, erre. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g arroz integral, 150 g barrengorri, 2 baratxuri ale, 100 g porru, arrautza bat, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Arroza aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Barrengorriak garbitu eta birrindu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi, salda galdu arte.4. Ontzi batean arroza, barazkiak eta arrautza nahastu. Behar adina gatz bota, 12 hanburgesa egin eta irin integraletik pasatu.5. Zartagin batean edo plantxa batean olio pixka bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, erre. Bi errezetak yogur saltsarekin lagundu.