16 MAI 2022 - 06:40h Makarroiak ahuntz gazta eta tipularekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 2 tipula, 150 g barrengorri, 125 g ahuntz gazta, 75 g intxaur, 20 g azukre, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Zerrenda finetan moztutako tipulak olioarekin erregosi, su oso eztitan. Estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen. Tipula eginda dagoenean, azukrea bota eta erregosi, su oso eztitan.2. Zerrendatan moztutako barren-gorriak olio pixka batekin arin erregosi.3. Esne-gaina, intxaurrak eta gazta gehitu eta egosi, urtu arte. Bukatzeko:1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Makarroien gainetik saltsa eta tipula jarri. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 2 tipula, 50 g hirugihar, 125 g ahuntz gazta birrindu, gatza, olioa. Zailtasuna 21. Makarroiak egosi eta xukatu.2. Moztutako tipula erregosi. Baso bat salda bota eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.3. Txikitutako hirugiharra arin erregosi eta saltsarekin berotu.4. Azpil batean makarroiak eta saltsa nahastu. Gazta bota eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.