Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. 01 JUIN 2022 - 06:00h Brigade Locoren ‘Gaztelu beltza’ bideokliparen estreinaldia NAIZen, ostegunean Bideoklipean ikusiko denaren zatitxo bat aurreratu digu Brigade Loco taldeak, estreinaldia, ekainaren 2an, ostegunerakin, 12:00etan izango da. Iker Gurrutxaga Nabarralde eta Brigade Loco elkarlanean aritu dira ‘Gaztelu beltza’ kantuaren moldaketa egin eta bideoklipa osatzeko. Aurten 500 urte beteko dira Amaiurko setioa gertatu zenetik eta hori gogoratze aldera Brigade Loco taldeak bertan grabatu du Hodei Izarrak zuzendutako bideoklipa. Memoria historikoa landu izan du talde bergararrak, baina, oraingo honetan, pauso bat harago eman dute Nabarralde fundazioaren aholkularitza ere izan dutelako gai hau lantzerakoan. Biek ala biek tranmsioari eman diete garrantzia eta pozik agertu dira egindako elkarlanarekin aurrekoan kontatu zigutenez. Estreinaldia ekainaren 2an Ostegun eguerdian NAIZen webgunean egingo da bideokliparen estreinaldia, bertan izango da egin duten ikus-entzunekoa ikusteko aukera, ez beste inon. Idoia Tapia abeslariaren kolaborazioa izan dute ‘Gaztelu beltza’ kantuaren bertsio honetan eta Hodei Izarra izan da irudiez arduratu dena. Aingeru Bidaurreta ere grabaketako irudiak pilatuz joan zen, argazkiak eginaz kasu honetan. Aurreratu digutenez, irudi ikusgarriz beteta omen dator bideoklipa, modu oso zuzenean istorio bat kontatuz eta Amaiurko herritarren parte hartze handiarekin. Markel Smokesignalsen eskutik jorratu dituzte diseinuak, Amaiurko gertaeraren 500. urteurrena gogoratzeko egindako ikus-entzuneko lan guzti honetan.