10 JUIN 2022 - 06:35h Gula eta ganbez beteriko patatak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat4 patata ertain. Betegarria: baratxuri ale bat, 2 tomate heldu, 220 g gula, 125 g ganba, olioa, gatza. Saltsa: 3 arrautza gorringo, 200 g gurin, ardo zuria, gatza. Zailtasuna 31. Garbitu patatak eta urarekin 30 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi. 2. Luzeran moztu eta aizto batekin barruko mami gehiena atera, kanpokoa apurtu gabe. Errezeta honetan mamia ez dugu erabiliko.Betegarria:1. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.2. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.3. Ganbak zuritu eta zatitu. Baratxuria igotzen hasten denean ganbak gehitu eta erregosi.4. Gulak eta tomatea gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.Saltsa:1. Eltze batean gurina berotu su eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.2. Ontzi epel batean gorringoak irabiatu, igo arte. 3. Ardo pixka bat bota eta irabiatu. 4. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota. Bukatzeko:1. Pataten azalak hurrenez hurren saltsa pixka bat, betegarria eta geratzen den saltsa jarri. 2. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu eta gorritu arte.