GAIAK

Hegaluze mendrezka kaneloiak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, 3 piper berde bat, 600 g hegaluze mendrezka, 150 g tomate heldu, olioa, gatza. Saltsa: 25g gurin, 25g irin, 600ml esne, 100ml. tomate saltsa, gatza.
ailtasuna                         3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Egosi paketean jartzen duen denbora. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainera atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Tomateak zuritu, haziak kendu eta birrindu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi, salda galdu arte.
4. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Tomate saltsa eta behar adina gatz bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak  nahasketarekin bete.
2. Labeko azpil bat saltsa pixka batekin estali.
3. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo gorritu eta berotu arte.