01 AOûT 2022 - 06:05h Arin erregositako untxia eta barazkiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, baratxuri ale bat, piper ori bat, 200 g azenario, 200 g brokoli, 150 g kuiatxo, 100 ml soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Untxia garbitu, hezurrak kendu eta zati txikitan moztu. Ontzi batean batean untxia jarri eta soja saltsa bota. Ordu betez beratzen utzi.2. Zartagin handi batean edo wok batean zerrendatan moztutako bartaxuria olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.3. Zerrendatan moztutako azenarioak eta piperra gehitu eta arin erregosi.4. Zatitutako brokolia eta kuiatxoa gehitu eta erregosi. Behar adina gatz bota eta atera.5. Ontzi berean untxia eta bere salda gehitu eta arin erregosi.6. Barazkiak gehitu eta nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 3 piper berde, 250 g barrengorri, 150gr. kuiatxo, 100 ml salda, 100 ml soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Untxia garbitu, hezurrak kendu eta zati txikitan moztu. Ontzi batean untxia jarri eta soja saltsa bota. Ordu betez beratzen utzi.2. Zartagin handi batean edo wok batean zerrendatan moztutako barazkiak olio zurrusta batekin arin erregosi. Salda bota eta erregosi. Behar adina gatz bota eta atera.3. Ontzi berean untxia eta bere salda gehitu eta arin erregosi.4. Barazkiak gehitu eta nahastu.