GAIAK

Doinuetatik Haratago | Naia Muñoz «Euskaraz aritzea hautu politikoa da»

ATX Teatroan ekoizpena, komunikazioa eta banaketaz arduratzen da Naia Muñoz Murua. Hala ere, antzerkia alde batera utzi eta musikari buruz galdetu diogu 'Doinuetatik Haratago' podcast-ean. 

Naia Muñoz elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean (Naia Muñoz)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


ATX Teatroko kide den Naia Muñoz Murua musikazalea dela ez da sekretua. Horregatik, bere bizitzan garrantzia izan duten abestien zerrenda osatzeko eskatu diogu 'Doinuetatik Haratago' tartean. 

«Euskaraz aritzea hautu politikoa da» aitortu digu, baina abestiak aukeratzerakoan eleaniztasunera jo du. «Saiatu naiz hautatutako denak euskaraz ez izaten, ariketa bat izan da». Horregatik, lehenengoa ingelesez aukeratu du. «Unibertsitatea amaitu eta gero Tenerifera joan nintzen bizitzera eta Euskal Herritik joaten nintzen bakoitzean entzuten nuen» kontatu digu. 

Bigarrenarekin, esku artean eduki zuen lehen diskoa ekarri du gogora. «Abestia amaitzean badakit zein abesti datorren ondoren, kotxean etengabe entzun genuelako» esan digu. 

Aukeratutako hirugarrena gaztelaniaz da, Argentinako talde batena. «Asko gustatzen zait, eramaten nau garai batera non lagun talde bat gitarra jo eta garagarod batzuk hartzeko geratzen ginen» esan digu. Bereziki kuttuna du abesti hau; are gehiago, «nire hiletan jartzeko abisua pasa diet ingurukoei». 

Laugarrena euskaraz izan da, baina «ez naiz kapaza izan azkeneko abestia erabakitzeko» esan digu. Berri Txarrak, Gozategi, Maixa eta Ixiar... Horregatik, bi talde aukeratu ditu. Beraz, Gartxot Unsain Letonak aukeratu du.