08 OCT. 2022 - 08:00h Risottoak zamburiñarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, 12 zamburiña, 150 g otarrainxka, piper berde bat, piper gorri erdia, tipulina bat, 1,5 litro arrain salda, olioa, ardo zuria, 3 koilarakada tomate saltsa, cava, 100 ml koko esne, olioa. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipulina olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.3. Arroza gehitu eta eragin. 4. Salda beroarekin eta zurrusta bat cavarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 12 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.5. Otarrainxkak zuritu eta zatitu. Zamburiñak garbitu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.6. Tomatea, koko esnea eta zamburiñak gehitu eta nahastu. Beste 5 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 arroz, 12 zamburiña, 200 g muskuilu, 2 baratxuri ale, tipula bat, 1,5 litro arrain salda, ardo zuria, piper gozoa. Zailtasuna 21. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.2. Arroza gehitu eta eragin.3. Salda beroarekin eta zurrusta bat ardoarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.4. Zamburiñak eta muskuiluak sartu eta beste 3 minutuz egosi, eta noizean behin eragin.