GAIAK

Birrindutako brokolia ganbekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g brokoli, tipula bat, piper gorri bat, 2 piper berde, 200 g ganba, kurrya, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Brokolia garbitu eta birrindu.
2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Tira finetan moztutako piperrak gehitu eta arin erregosi.
4. Brokolia gehitu eta 2 minutuz arin erregosi.
5. Ganbak zuritu, barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Behar adina gatz eta kurry bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g brokoli, 2 baratxuri ale, azenario bat, 150 g kuiatxo,150 g perretxiko, 200 g ganba, piperbeltz beltza, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Brokolia garbitu eta birrindu.  
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su eztitan.
3. Baratxuria igotzen hasten denean tira finetan moztutako perretxikoak gehitu eta arin erregosi. Atera.
4. Zartagin edo wok berean tiratan moztutako azenarioa eta kuiatxoa olioa pixka batekin 2 minutuz arin erregosi.
5. Brokolia gehitu eta 2 minutuz arin erregosi.
6. Perretxikoak eta zuritutako ganbak gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.