14 NOV. 2022 - 19:32h «Teknologiaz gain, giza baliabideak behar dira Diabetesa duten pertsonen bizitza hobetzeko» 'Etorkizuna babesteko heztea' lemapean ospatu da gaur Diabetesaren Nazioarteko Eguna. Baina ospakizun egunek aldarrirako tartea ere ematen dutenez, Zihortza Marzan etorri da Bigarren Kafera, gaixotasuna dutenen errealitateaz hitz egiteko. Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio. Bigarren Kafea «Orain dela 27 urte diagnostikatu zidaten diabetesa, orduan tratamendua zegoela esan zidaten arren, 27 urte igaro dira eta zain jarraitzen dut». Gaixotasun kronikoen artean bat motatako diabetesa da tratamendua aldakorra duen bakarra, norbanakoa baita glukosa maila zaindu eta intsulina hartzeaz arduratu beharrekoa. Hori dela eta, egunerokotasuneko faktore ezberdinak kudeatu eta pertsona hauen ahalduntzea bermatzeko ezinbestekoa da beharrezko formakuntza jasotzea. Izan ere, bizitza normala egiteko gai diren arren, faktore asko sartzen dira jokoan; jaten dena, kirola, estresak, hormonak… Ukaezina da, ordea, gaiaren inguruan ezjakintasuna nagusitzen dela gizartean, eta hezkuntzan erizainen gabezian ipini du azpimarra Marzanek. Izan ere, diabetes mota honek batik bat gazteak eta haurrak jotzen ditu. Baina, ezinezkoa da hitzaldi baten bitartez gaixotasun hau pairatzen dutenei egoera ezberdinetan laguntzeko gaitasun nahikoa eskuratzea. Gainera, badirudi teknologiaren garapenari esker diabetesa dutenen bizitza errazteko gailu eraginkorrak sortzen ari direla, baina teknologia hauek nekez iristen dira gaixotasuna pairatzen dutenen eskuetara. Horregatik, teknologiaz gain, giza baliabideak behar dira, eskuragarri dauden baliabideak aprobetxatzeko eznibesteko baitira ezagutza eta informazioa. Zihortza Marzan erizainarekin hitz egin dugu Bigarren Kafean.