05 DéC. 2022 - 06:15h Erretako txahal saiheskia GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo txahal saiheski, 3 baratxuri ale, limoi erdi, 100 ml ardo zuri, erromeroa, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 2 1. Baratxuriak, erromeroa, gatza eta piperbeltz beltza almaizean xehatu. 2. Limoi zukua eta ardoa gehitu. Azpil batean saiheskia jarri, gatza bota eta aurreko nahasketarekin igurtzi. Bi orduz beratzen utzi.3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 50-60 minutuz. Noizean behin saiheskia azpileko saldarekin busti eta buelta eman. Ura edo ardoa behar badu bota.Entsaladarekin lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo txahal saiheski, 5 baratxuri ale, sagar bat, piperbeltz beltza, olioa, erromeroa, gatza. Zailtasuna 21. Saiheskia 8 zatitan moztu.2. Presio-eltze batean baratxuriak osorik, saiheskia, gatza eta erromeroa jarri eta urarekin estali. 15 minutuz egosi.3. Sagarra garbitu eta txikitu, urarekin estali eta 10 minutuz egosi. Salda xukatu eta zurrusta bat oliorekin eta piperbeltz beltzarekin nahastu.4. Azpil batera salda pixka bat bota eta saiheskia jarri. Saiheskia aurreko saldarekin igurtzi.5. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 25-30 minutuz. Arin erregositako sagarrarekin lagundu.