07 DéC. 2022 - 06:15h Arroz eta otarrainxka entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g arroz, 2 azenario, 100 g arto gozo, 200 g otarrainxka, 12 oliba beltz. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza, kurry pixka bat. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.2. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta 3 zatitan moztu. Buruak gorde.3. Azenarioak zuritu, dado txikitan moztu eta 3 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu. 4. Buruak olio zurrusta batekin erregosi eta iragazi. Saltsaren osagaiei gehitu eta irabiatu.Osagai guztiak eta saltsa nahastu..BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g arroz, 200 g otarrainxka, tipuleta erdia, piper berde erdia, piper gorri laurdena. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.2. Tipuleta eta piperrak garbitu eta txikitu.3. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.Saltsa:1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta ozpin bota.Osagai guztiak eta saltsa nahastu.