GAIAK

Legatz kokotxa risotoak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipuleta bat, 3 baratxuri ale, 400 g legatz kokotxa, 1,5 litro salda, koilarakada bat gurin, 50 ml esne-gain, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                           2

1. Txikitutako tipuleta eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
2. Arroza gehitu eta eragin.
3. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin.
4. Gurina eta esne-gaina bota eta nahastu. Gainean kokotxak jarri eta beste 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota eta txikitutako perrexila bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula bat, piper berde erdia,  porru bat, 100 g kuiatxo, 400 g legatz kokotxa, 1,5 litro salda, olioa, ardo zuria, koilarakada bat gazta birrindu, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Txikitutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.   
2. Txikitutako piperra eta kuiatxoa gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin eta ardo pixka batekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin eta behar adina gatz bota.
5. Gazta birrindua gehitu eta nahastu. Gainean kokotxak jarri eta beste 3 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.