24 JAN. 2023 - 18:55h Googlek euskarazko emaitzak eman ditzan eskatzeko kanpaina abiatu dute sarean Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta izanez gero, bilaketaren emaitzak euskarazkoa behar luke izan, baina hori ez da errealitatea, hainbat erabiltzailek sarean hasi duten kanpainak salatu duenez. Katalanarekiko diskriminazioa ere salatu dute. Googleren diskriminazio linguistikoa salatu dute sareetan. (Rolf VENNENBERND | EUROPA PRESS) NAIZ Google bidez euskaraz egindako bilaketen lehenengo emaitza hizkuntza horretan izan dadin, eta ez gaztelaniaz, kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek sareetan. Salatu dutenez, euskararekiko diskriminazioa da eta konponbidea bilatu dezan eskatu diote bilatzaileari. «Google maitea. Nire hizkuntza nagusia euskara da. Atsekabetuta nago orain dela gutxi, nire bilaketetan, maiz, informazio beraren gainetik, gaztelaniazko orrien estekak jasotzen ditudalako euskaraz. Azter dezakezu hau? Eskerrik asko», da sareetako hainbat erabiltzek Google nabigatzaileari zuzendu dioten mezua. Eskaera katalanek hasi zuten, gauza bera gertatzen baita euren hizkuntzarekin. Batzuei, Google bilatzailearen Twitter kontuak erantzun egin die eta bilaketa eleaniztunei dagokienez «gauzak hobetzeko» lanean ari direla esan diete. Gainera, arazoaren adibideak bidaltzeko eskatu die enpresak erabiltzaileei. Adibiderik argiena Wikipediarena da. Katalanarekin bezala, bilaketa euskaraz egin ondoren lehenengo emaitza euskaraz beharko luke izan, baina gaztelaniazko bertsioaren artikulua agertzen da. Kaixo @Google. Nire hizkuntza nagusia #euskara da. Etsigarria da ikustea zerbait bilatzen dudanean, maiz, bilatzaileak euskarazko orrira bideratu beharrean, informazio bera duten gaztelaniazko orrialdeen esteketara eramaten nauela. Aztertu dezakezue zer gertatzen den? Milesker. — Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) January 24, 2023 Hi @Google not gonna copy-paste what others are saying re: your search engine showing results in Spanish & other languages when we search for stuff in Basque. You know you messed up, so please just revert to the previous algorithm, we're a small community and we need it. Thx — Oihan (@oihantxabarri) January 24, 2023 Sorry, but this is not true. @wikipedia is well divided into languages, with different URLs, and searching for Basque words gives results in Spanish, hiding the Basque Wikipedia ones. — Galder Gonzalez (@theklaneh) January 24, 2023 Euskaraz daukat ordenadorearen sistema operatiboa, euskaraz firefox nabigatzailea... adibide bat. #Portugal bilatu dut. Emaitzak:https://t.co/epSdwYGaIj pic.twitter.com/Ac99stpMmg — gaztelumendi (@iPatxi) January 24, 2023 Kaixo @Google. Nire hizkuntza nagusia #euskara da. Etsigarria da ikustea zerbait bilatzen dudanean, maiz, bilatzaileak euskarazko orrira bideratu beharrean, informazio bera duten gaztelaniazko orrialdeen esteketara eramaten nauela. Aztertu dezakezue zer gertatzen den? Milesker. — Bilboko AEK (@BilbokoAEK) January 24, 2023