08 FéV. 2023 - 06:51h Arraia galdara GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g legatz, tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, 150 g txirla, 250 g muskuilu, 200 g txibi, 150 g ganba, 100 ml tomate saltsa, 150 g arroz, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Eltze batean porruaren atal berdea eta legatza urarekin 30 minutuz egosi. Gutxi gorabehera 1,5 litro egin. Haragia atera.2. Eltze batean txikitutako tipula, azenarioa eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Txibiak garbitu eta moztu. Barazkiei gehitu eta erregosi.4. Arroza gehitu eta arin erregosi. Piper gozoa, tomatea eta salda gehitu eta 15 minutuz egosi.5. Muskuiluak, arraina eta txirlak sartu eta beste 4 minutuz egosi.6. Ganbak gehitu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g legatz xerra, 2 baratxuri ale, tipula, piper berde bat, 300 g tomate heldu, 450 g muskuilu, 250 g otarraixka, 150 g arroza, 1,5 litro arrain salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Eltze batean txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu, barazkiei gehitu eta erregosi. 3. Arroza eta salda gehitu eta 20 minutuz egosi.4. Zatitutako arraina, muskuiluak eta otarrainxkak gehitu eta 5 minutuz egosi.