25 FéV. 2023 - 08:05h Haragiz beteriko alberjinia bilduak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 alberjinia, gazt birrindua, olioa, gatza. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, azenario bat, 400 g txahalki txikitu, 2 tomate heldu, ardo beltza, olioa, gatza, oreganoa. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, piperbeltz zuria, gatza. Zailtasuna 31. Alberjiniak garbitu. Luzeran 8 xerratan moztu. Gatzatu eta 20 minutuz beratzen utzi. 2. Zartagin batean olio pixka batekin xerrak erre.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Tipula egina dagoenean, txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Oregano pixka bat bota.4. Barazkiak eginda daudenean, haragia eta ardo pixka bat gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota. Hozten utzi.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Alberjinia xerra bakoitzaren gainean betegarria jarri eta bildu.2. Azpil bat saltsa pixka batekin estali. Gainean bilduak jarri eta geratzen den saltsarekin estali. Gazta bota.3. Labe beroan sartu, 190 graduttan, ondo gorritu eta berotu arte.