24 AVR. 2023 - 06:10h Luma iberikoa marinatuta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao PLANTXAN Osagaiak 4 lagunentzat400 g-ko 2 luma iberiko, koilarakadatxo bat piperrauts, 4 koilarakada olio, koilarakada bat azukre, gatza. Madari purea: 200 g madari, koilarakadatxo bat gurin, piperbeltz beltza. Saltsa: 500 g hezur, tipula bat, porru bat, azenario bat. Zailtasuna 2 1. Piperrautsa, olioa eta azukrea nahastu. Lumari gatza bota eta aurreko nahasketarekin igurtzi. 2 orduz beratzen utzi.2. Azpil batean saltsaren barazkiak eta hezurrak jarri eta labe beroan sartu, gorritu arte. Presiozko eltze batean sartu, urarekin estali eta 50 minutuz egosi. Xukatu eta saltsa egosi, loditu arte.3. Madariak zuritu eta zatitu. Eltze batean gurinarekin erregosi. Behar adina piperbeltz beltz bota. Irabiagailuarekin nahasi. 4. Plantxa batean olio pixka bat berotu eta haragia erre. Haragia zerrendatan moztu eta purea eta saltsarekin lagundu.LABEANOsagaiak 4 lagunentzat400 g-ko 2 luma iberiko, 2 baratxuri ale, oreganoa, 100 ml olio. Tomatea. Zailtasuna 11. Baratxuriak, oreganoa eta olioa irabiagailuarekin nahasi. Luma igurtzi eta 2 orduz beratzen beratzen utzi.2. Zartagin batean olio pixka batekin lumak gorritu.3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 7 minutuz. Haragia zerrendatan moztu eta tomate entsaladarekin lagundu.