16 MAI 2023 - 06:55h Arin erregositako patatak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g patata, 2 baratxuri ale, koilarakadatxo bat piper gozo, gurina, olioa, gatza, limoi erdia, perrexila. Zailtasuna 21. Patatak zuritu eta ur ugariarekin 15 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.2. Patatak dadotan moztu.3. Zartagin batean koilarakada bat gurinarekin arin erregosi.4. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Patatei gehitu eta arin erregosi.5. Limoiaren zukua eta piper gozoa gehitu eta minutu batez erregosi. Txikitutako perrexila bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g patata, 150 g tipula, baratxuri ale bat, piper gorri bat, 2 piper berde, olioa, gatza, piperbeltz beltza, perrexila. Zailtasuna 21. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Urarekin garbitu eta xukatu.2. Zartagin batean olio ugari 60 gradutan berotu. Patatak bertan sartu eta egosi, su eztitan, 10 minutuz, bere puntuan egon arte. Ondo xukatu.3. Zartagin batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. 4. Piperrak garbitu eta tiratan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.5. Patatak gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Txikitutako perrexila bota.