25 MAI 2023 - 06:15h Indioilar eta ahuntz gaztaz betetako zerbak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat8 zerba, 8 xerra indioilar egosi, 4 xerra ahuntz gazta, arrautza, irina, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, azenario bat, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, salda, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Zerbak ondo garbitu. Zerbaren orri-mamia eta berdea banandu. Berdeak garbitu eta osorik utzi.2. Orri-mamiei hariak kendu.3. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Orri-mamiak gehitu eta 12 minutuz egosi. Atera eta hozten utzi.4. Hostoak bertan sartu eta 4 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu, eta xukatu.Saltsa:1. Zerrendatan moztutako tipula, azenarioa eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Estali eta noizean behin eragin.2. Tomatea zuritu, haziak kendu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi3. Bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Zerbak luzeran erditik zabaldu. Hurrenez hurren jarri zerba, indioilar xerra bat, gazta xerra baten erdia eta zerba.2. Hosto batekin bildu.3. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.4. Zartagin batean olio ugari berotu eta zerbak frijitu. Paper baten gainean atera.Plateretan zerbak jarri eta gainetik saltsa beroa bota.