05 JUIN 2023 - 06:30h Kuiatxo kremak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipula bat, porru bat, 800 g kuiatxo, 300 g patata, litro bat salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 100 g ahuntz gazta, 50 g tomate lehor. Zailtasuna 11. Zerrenda finetan moztutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Zuritu kuiatxoa eta patata eta zerrendatan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi3. Saldarekin busti eta 20 minutuz egosten utzi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.5. Gaztarekin bolatxoak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik pasatu eta olioarekin frijitu.6. Tomatea zerrendatan moztu.Lau plateretan krema bota. Gainean gazta eta tomatea jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat kuiatxo, tipulina bat, 3 baratxuri ale, litro bat salda, olioa, gatza. 100 g txirla, 200 g muskuilu. Zailtasuna 11. Zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin 4 minutuz erregosi.2. Muskuiluak eta txirlak ur pixka batekin egosi, ireki arte.3. Barazkiak salda eta aurreko saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi. 4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.Plateretan krema bota. Gainean muskuiluak eta txirlak jarri.