GAIAK

Gaztanberarekin egindako postreak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
225 g esne-gain, 225 g gaztanbera, 80 g ezti. Mugurdiak.

Zailtasuna                          1               

1. Esne-gaina irabiatu, loditu arte.
2. Gaztanbera eta eztia irabiagailuarekin nahasi.
3. Gaztanbera eta esne-gaina nahastu. Lau ontzitan jarri eta hozkailuan sartu.
4. Mugurdiak garbitu eta gainean jarri. Gainetik ezti marra batzuk bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g gaztanbera, 250 g esne, 50 g ezti, 8 g gelatina, 300 g sagar, 100 g intxaur, 70 g azukre.

Zailtasuna                          2            

1. Gelatina ur hotzetan beratzen utzi, bigundu arte.
2.  Esnearen laurdena berotu. Gelatina gehitu eta eragin, urtu arte.
3. Gaztanbera, eztia, aurreko nahasketa eta geratzen den esnea irabiagailuarekin nahasi.
4. Lau ontzitan banatu eta hozkailuan sartu.
5. Sagarrak zuritu eta dado txikitan moztu.
6. Zartagin batean gurin pixka bat urtu. Sagarra bota eta arin erregosi, pixka bat gorritu arte. Hozten utzi.
7. Azukrea ur pixka batekin berotu. Karameloa kolorea hartzen hasten denean, intxaurrak bota eta minutu batez erregosi. Labeko paperaren gainean atera eta hozten utzi.
8. Gaztanberaren gainean sagarra  eta txikitutako intxaurrak jarri.