GAIAK

Hegaluze enpanada

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 7 lagunentzat
Orea: 500 g irin, 200 ml garagardo, 100 ml ur, 100 ml olio, koilarakadatxo bat piperrauts, gatza. Betegarria: 2 tipula bat,  2 baratxuri ale, 2 piper berde, piper gorri bat, 2 arrautza, kilo bat hegaluze, 150 ml. tomate saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                        3               

1. Garagardoa, ura eta olioa nahastu.
2. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
3. Erdian likidoak, piper gozoa eta gatza jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
4. Tapatu eta hozkailuan ordu erdiz beratzen uzti.
Betegarria:
1. Eltze batean zerrenda finetan moztutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Zerrendatan moztutako piperrak eta baratxuriak gehitu eta erregosi.
3. Hegaluzeari hezurrak eta azala kendu eta zatitu.  Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi eta tomate saltsarekin nahastu.
4. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
Bukatzeko:
1. Azpil bati irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete. Gainean hurrenez hurren barazkiak, hegaluzea eta arrautza jarri.
2. Geratzen den orea zabaldu eta  gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.