GAIAK

Bakailaoa tenpuran otarrainxka eta txirlekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
150 g-ko 4 bakailao puska. Orea: 125 g irin, 200 ml ur oso hotz, arrautza txiki bat, gatza. Saltsa:  200 g otarrainxka, 200 g txirla, baratxuri ale bat, koilarakada irin, 300 ml salda, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                        3             

Bakailaoari gatza kentzeko:
1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera, eta ondo lehortu.
Orea:
1. Arrautza irabiatu eta ura bota. Nahastu azkar.
2. Irinari apurka-apurka bota eta nahastu, ore fina bat lortu arte.
3. Gatza bota eta 30 minutuz pausatzen utzi.
Saltsa:
1. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Osorik utzi.
2. Txirlak urarekin garbitu.
3. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Baratxuria igotzen hasten denean, irina bota eta eragin.
5. Salda bota eta etengabe irabiatu.
6. Otarrainxkak eta txirlak sartu eta txikitutako perrexila bota. Egosi, txirlak ireki arte. Behar adina gatz bota.
7. Bakailaoa dadotan moztu eta oretik pasatu.
8. Zartagin batean olio ugari berotu, 170 gradutan, eta arraina frijitu.
Plateretan saltsa jarri, eta gainean bakailaoa.