05 AOûT 2023 - 07:40h Oreki eta tofu entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g oreki, 300 g tofu, 200 g kuiatxo, 200 g tomate cherry, 90 g arto gozo, 12 oliba beltz, teriyaki saltsa. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, baratxuri ale bat, albahaka freskoa, gatza. Zailtasuna 2 1. Tofua dadotan moztu eta teriyaki saltsarekin estali. Ordu batzuk beratzen utzi.2. Kuiatxoa xerratan moztu eta gatza bota. Olio berotan frijitu. Erditik moztu.3. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.4. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera. Freskatu eta xukatu. 5. Tomatea garbitu eta moztu. 6. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.Orekia, beste osagaiak eta saltsa nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g oreki, 300 g tofu, 200 g tomate cherry, uraza desberdinak, arrautza, ogi birrindua. Saltsa: 200 g oliba beltz, 4 koilarakada olio, 2 koilarakada Jerez ozpin. Zailtasuna 2 1. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Tofua dado txikitan moztu. Ogi birrindutik, arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu. Frijitu. 3. Saltsaren osagaiak nahasi. Plateretan urazak jarri eta gainean orekia, tomateak eta tofua. Gainetik saltsa bota.