GAIAK

Zankar eta perretxikoz beteriko patatak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata ertain, 125 g barrengorri, Idiazabal gazta. Betegarria: 500 g zankar, tipula bat, 2 baratxuri ale, porru bat, 2 azenario, 250 g perretxiko, olioa, gatza. Salda: 300 g hezur, tipula bat, porru bat, azenario bat, ardo beltza.

Zailtasuna                            3

Patatak:
1. Patatak ondo garbitu eta paperarekin bildu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 30 minutuz. Epeltzen utzi.
2. Luzeran moztu eta koilara batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe.
Salda:
1. Eltze batean zatitutako tipula, porrua eta azenarioa eta hezurrak olio pixka batekin erregosi.
2. Zurrusta bat ardo beltz bota eta egosi. Urarekin estali eta 2 orduz egosi. Iragazi.
Betegarria:
1. Zankarra zatitu eta irineztatu. Zartagin batean olioa berotu eta  haragia gorritu.
2. Presio-eltze batean haragiaren olio pixka batekin txikitutako barazkiak erregosi, su eztitan.
3. Haragia eta ardoa gehitu eta 3 minutuz egosi.
4. Saldarekin estali, eltzea tapatu eta 25 minutuz egosi, haragia bigundu arte.
5. Perretxikoak tira finetan moztu eta arin erregosi.
6. Haragia eta azenarioa atera eta txikitu. Perretxikoekin nahastu.
7. Haragiaren salda iragazi eta egosi, loditu arte.
8. Pataten azala betegarriarekin bete eta saltsarekin lagundu. Pataten mamiarekin pure fin bat egin.