20 SEPT. 2023 - 06:30h Arin erregositako indioilarra barrengorrirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g indioilar izter (hezurrik gabe), 650 g barrengorri, 8 baratxuri fresko, olioa, soja saltsa, gatza. Zailtasuna 2 1. Indioilarra dadotan moztu eta gatza bota. 2. Baratxuriak garbitu eta moztu. Olio zurrusta batekin zartagin edo wok batean 2 minutuz erregosi, su ertainetan. Atera.3. Indioilarra sartu eta 4 minutuz arin erregosi. Atera.4. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Sartu eta arin erregosi.5. Zurrusta bat soja saltsa, baratxuriak eta indioilarra gehitu eta arin erregosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g indioilar izter (hezurrik gabe), 2 baratxuri ale, tipuleta bat, 500 g barrengorri, 100 g ziazerba, 100 ml garagardo, 2 koilarakada tomate saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Indioilarra dadotan moztu eta gatza bota. 2. Zartagin edo wok batean indioilarra olio pixka batekin arin erregosi eta atera.3. Txikitutako baratxuriak eta tipuleta sartu eta erregosi. Garagardoa gehitu eta egosi.4. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Gehitu eta arin erregosi. 5. Zerrendatan moztutako ziazerbak gehitu eta arin erregosi.6. Indioilarra eta tomate saltsa gehitu eta nahastu.