25 SEPT. 2023 - 06:25h Leka entsalada epela GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g leka, 4 arrautza, 300 g tomate, 40 g gazta Idiazabal. Saltsa: 6 koilarakada olio, koilarakada bat ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza. Zailtasuna 21. Lekak garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu.2. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Lekak sartu eta 10 minutuz edo egosi. Freskatu eta xukatu.3. Tomatea garbitu eta dado txikitan moztu.4. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka batekin jarri. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.Plateretan lekak eta tomatea jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota eta arrautza eta birrindutako gazta jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g leka, 75 g arroz, 100 g tofu. Saltsa: koilarakada bat soja saltsa, koilarakada bat limoi zuku, 3 koilarakada olio, gatza. Zailtasuna 21. Lekak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi. 2. Tofua dadotan moztu eta irabiatutako saltsarekin 30 minutuz beratzen utzi.3. Ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.Plateretan lekak, arroza eta tofu bere saldarekin jarri.