25 OCT. 2023 - 06:25h Babarrun eta foiez beteriko indioilar izterrak Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 indioilar izter, olioa. Betegarria: tipula erdia, porru laurdena, 60 g ahate foie, 100 g onddo, 100 g babarrun zuri egosi, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, porru erdia, azenario bat, indioilarraren hezurrak. Hornidura: 80 g babarrun zuri, 5 baratxuri ale, olioa, gatza. Zailtasuna 3 1. Izterrei azala kendu. Azala osorik utzi.2. Izterrei hezurrak kendu eta haragia txikitu.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 2. Txikitutako onddoak gehitu eta erregosi. Haragia gehitu eta erregosi. Ur pixka bat bota eta egosi, bigundu arte.3. Haragia eginda dagoenean, txikitutako foie eta babarrunak gehitu eta nahastu. Hozten utzi.Saltsa:1. Hezurrak eta zatitutako barazkiak olio pixka batekin gorritu. 2. Urarekin estali eta 2 orduz egosi. Iragazi eta egosi, saltsa loditu arte.Hornidura:1. Babarrunak urarekin egosi eta xukatu. 2. Baratxuriak zuritu eta osorik utzi. Olio zurrusta batekin erregosi, su oso eztitan. Babarrunei gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Txanotik pasatu eta behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Indioilar azaletan betegarria jarri eta bildu. Kordel batekin lotu.2. Labe beroan sartu, 210 gradutan, ondo berotu eta gorritu arte. Lau zatitan moztu. Saltsarekin eta purearekin lagundu.